
Etxalar. -- Astelehena zuten hondar eguna Etxalarko bestetan. Gazteek batez ere, gogotsu esperatzen duten Asau Eguna zen, baina gazteek ez ezik, jubilatuek ere bazkaria zuten Herriko Ostatuan. Baina gazteek, erran bezala, Asau izan zuten ermitako zelaian eta gero, kalejira umoretsuan etorri ziren herriko plazara. Bazkaria ederra izan zela somatzen zitzaien. Batzuk kamuflaje jantzia aukeratu zuten, norbaitek ezagutzeko beldurrez edo, baina gehienek lotsarik gabe dantzatu eta kantatu zuten plaza inguruetan. Plazatik errekarako bidea hartu zuten, Gauerdi txarangaren laguntzaz eta presa inguruan, nahita edo nahigabe urean akautu zuten aunitzek. Asau Egu...[+] Sigue...
Bertizarana. -- Narbarteko San Felipe bestak abuztuaren 22tik 25era, ortziraletik astelehenera ospatuko dira.[+] Sigue...
Baztan. -- Lekarozko San Bartolome bestak ospatuko dira abuztuaren 22tik 25era, ortziraletik astelehenera.[+] Sigue...
Baztan. -- Peio Segurola eta “Artzai” bere zakurra nagusitu ziren abuztuaren 15ean Amaiurren jokatu zen XXXIII. artzain-zakur lehiaketa, Patxi Etxeberriaren laug[+] Sigue...
Eskualdea. -- Abuztuaren 15ean, Amabirjin egunean jokatu zen Maila Nagusiko Euskal Herriko Aizkora Txapelketako kanporaketa, Araian (Araba), eta Floren Nazabalek eg[+] Sigue...
Sunbilla. -- Astelehenean, abuztuaren 11an San Tiburtzio eguna ospatu zen Sunbillako besten barne, egun handia. Asteburua karga karga eginda joan zen eta hala, ikuskizunak aunitz eta hagitz bariatuak izan ziren. Astelehena aunitzez ere egun serioagoa izan zen. Lehenik, goizeko 11ak baino lehen udaletxe eta eliza arteko bidea egin zuten udal agintari eta dantzariek, gaitari, txistulari, eta erraldoiak lagun ...[+] Sigue...
Bortziriak. -- Arantzako besten egitaraua aipatu dugu garukoan eta bihar Etxalarkoaren berri emanen dugu. Bi besta hauetako ortziral eta larunbatean joan-etorrian ibiliko diren autobusen ordutegiaren berri ere eman du Bortzirietako Oinarrizko Ongizate Zerbitzuen Mankomunitateak. Gogoratu behar da bestabusa Bortzirietako herri guzietako bestetatko asteburuetan izanen dela, Agenda 21en ekimenez eta Drogomenpekotas...[+] Sigue...
Irun. -- Jokin Arman eta bere emazte Trini Mikelarena margolari beratarraren margolanak ikusgai daude Irunen, abuztuaren 12tik 24ra, Colon pasealekuko 13. zenbakian, Euskadiko Kutxak duen bulegon. Abuztuaren 12an egin zen inaugurazio ekitaldia eta bertan izan zen Nestor Basterretxea handia ere. Abuztuaren 24a bitarte, egunero-egunero zabalik izanen da erakusketa, arratsaldeko 18:30etik 21:00etara. Jokin...[+] Sigue...
Eskualdea. -- Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan ere zenbait egunez moztuko da N-121A errepidea, zabaltze eta egokitze lanen barrenean leherketak egin behar direlako. Endarlatsa inguruan, Nafarroako aldean, errepidea erabat moztu da asteartean, abuztuaren 12an, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, 69,750 eta 70,150 kilometroen artean...[+] Sigue...
Eskualdea. -- 2008an egin behar dituzten ekitaldietarako dirulaguntzak eman dizkie Nafarroako Gobernuko Gizarte Gaiak, Familia, Gaztedia eta Kirol Departamentuak Nafarroako adineoen eta erretiratuen elkarteei. Eskualdeari dagokionez, Arantzako Zahar Etxeak 4.591,37 euro jasoko ditu; Berako Lagun Handiak elkarteak 1.000 euro; Etxalarko Larraburua elkarteak 3.240,36 euro; Goizuetako jubilatuen elkarteak 3.497,15...[+] Sigue...
Arantza. -- Ortzegun honetan, abuztuaren 14an, arratsaldeko 19:00etan Herriko Etxetik botako den altxaferoarekin hasiko dira Arantzako Amabirjin bestak.
Halere, aitzinetik, 18:30ean patata tortilla lehiaketa izanen da eta txupinazoaren ondotik presoen aldeko brindisa eta luntxa plazan.
20:30ean Herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute.
Gauerdian dantzaldia hasiko da JOTA HANKA taldearekin...[+] Sigue...

Sunbilla. -- Asteartean, abuztuaren 12an haurren eguna ospatu zen Sunbillako San Tiburtzio besten barne. Gaua epeletik joan zen eta egunsentia ere zoragarria izan zen, haize hegoarekin. Baina orduak pasa ahala, aroak txarrera egin zuen eta goizeko urdin eta gorriak beltz bihurtu ziren. Goizeko 11:30ean haur jokoak prest zituzten, baina arazo handia zuten antolatzaileek, alegia, non egin. Tenore horretan berean pilota txapelketako finalak jokatzen ari ziren frontoian eta hortaz, estalitako gune bakarra beteta zegoen. Buruari eragin eta eragin, baina irtenbidea ez zen batere erraza gertatu. Hala, plazan hasi ziren lehen jokoak prestatzen. Lehenik haurrei globo erraldoi bat lotu zieten eta batzuk besteei globoa lehertu behar zieten. Laster ederrak egin zituzten plaza guztian zehar eta gurasoek ere parte hartu zuten. Baina eguraldiak tenore horretan barealditxoa erakutsi bazuen ere, bat-batean jaun...[+] Sigue...
Urdazubi. -- Dantxarineako Francisco Javier Varela eta Maria Jose Larralde senar-emazteak eta beraien alaba ezin dute autoan ateri bere etxetik eta bere arrenkura agertu dute komunikabideetan. Senar-emazteek diotenez, zinegotzi baten aginduz ormigoizko tubo handi batzuekin itxi die etxea N-121-B errepidearekin eta Dantxarineako merkataritza gunearekin lotzen duen bide bakarra.Pantxo Varelak aipatu duenez, “den...[+] Sigue...
Nafarroa. -- Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak abuztuaren 12an jakinarazi duenez, hiltegietara behi, ardi eta ahuntz aziendak eramaten dituztenek “albaitariaren ziurtagiria” beharko dute berriz ere. Horrela jakinarazi die eskualdeko bulegoei eta nekazarien sindikatuei. Izan ere, joan den urteko urriaren 5ean Espainiako Presidentzia Ministerioak bertan behera utzi zuen “albaitari z...[+] Sigue...
Etxalar. -- Abuztuak 14ean, ortzegunean, hasiko dira Etxalarko Andre Mari bestak.
Arratseko 20:00etan botako da altxaferua eta txistulari, trikitilari, txaranga, buruhaundiak eta kankailuak aterako dira. Halere, ordu laurden lehenago agerraldi isila eginen da Euskal Presoak Euskal Herrirat lemapean.
21:30ean herri afaria izanen da frontoian txarangarekin.
Gauerdiko 00:30etik 4:00etara dantzal...[+] Sigue...

Baztan. -- Anizko Jauregia baserrikoek bertze urrats bat eman dute beraien behi-esneari merkaturako bidea zabaltzerakoan. Duela lau urte, 2004an, esnearen sektorea gaizki zebilela ikusiz, esne produkzioaren zati bat etxean transformatzea erabaki zuten eta jogurta, jogurt irabiatua eta gasna saltzen hasi ziren. Joan den urtean esne pasteurizatua egiten hasi ziren.Azkarate Tomassone familiaren helburu nagusia kalitatea da eta horregatik, lehengaien kontrola bermatzen dute. Bertako belardiei lehentasuna emateaz gain, transformazioari ere garrantzi handia ematen diote, produktu bukatuaren garbitasuna zainduz. Banaketaz eta salmentaz ere, Jauregikoak beraiek arduratzen dira. Guzira 35 behi jeuzten dituzte eta sei lagun ari dira lanean, denak etxekoak.Erran bezala, asteazkenean, abuztuaren 13an, bertze urrats bat eman zuten beraien produkzioa merkaturatzeko orduan eta eguneko esne pasteurizatua banatzen ...[+] Sigue...
Sunbilla. -- Asteazkenean, abuztuaren 13an, peñen eguna ospatu zen Sunbillako San Tiburtzio besten barne. Eguna asteartean moduan gris eta iluna iretzarri zen eta itxura guztien arabera, euriak mehatxu eginen zuen. Goizean goiz hainbat ekitaldi antolatuak ziren, baina gu koadrilen arteko jokoetara hurbildu ginen. Eguerdiko 13etan hitzordua paratua zuten igerileku ondoko belagi batean, baina tenore horretan ...[+] Sigue...
Baztan. -- Xabier Santxotena artistak Arizkungo Bozate auzoan duen parkean bi eskultura berri aurkeztu zituen asteazkenean, abuztuaren 13an. Bi artelan hauekin, Lore Ontza izeneko lanarekin hasi eta 2006ko udan paratu zituen bertze 14 artelan handirekin egindako eskultura xorta osatzen da. Lore Ontza bezalaxe, asteazkenean paratutako “More, zeruko begirada” eta “Gorri, burdin zure” eskulturek naturarekin ...[+] Sigue...

Baztan. -- Baztan-Bidasoa eta Xaretako artzainek hitzordua izanen dute Amabirjin egunean, abuztuaren 15ean Amaiurren, Artzain Eguna ere ospatuko baita herriko besten egun handian. Ardi eta ahari lehiaketaz gain, gasna lehiaketa eta artzain zakur lehiaketa ere eginen dira.Zazpigarren aldiz egiten den ardi eta ahari lehiaketan bi kategoria izanen dira, muturbeltz eta muturgorriena. Kategoria bakoitzean, sei ardi eta ahariaz osatutako artalde onenak saritzen dira. Zehazaki, 6 eta 18 hilabete arteko artaldeak, 18 eta 36 hilabete arteko artaldeak eta 3 urte baino gehiago artaldeak sarituko dira. Muturbeltzen artean, gainera, adakera onena duten artaldeak sarituko dira, 18 eta 36 hilabete arteko eta 3 urtetik goitiko kategorietan. Azkeneko lehiaketan 399 ardi eta ahari aurkeztu zirela kontuan hartuz, dudarik gabe eskualdeko lehiaketa onena da Amaiurkoa. Bien bitartean, Amaiurko plazan ardi gasna lehia...[+] Sigue...
Arantza. -- Arantzako Amabirjin bestak abuztuaren 14tik 17ra, ortzegunetik igandera ospatu dira. Ortzegun arratsaldeko 7etan bota zen txupinazoa, baina txupinazoa baino lehen, patata-tortilla lehiaketa egin zen. Aurten lau tortilla prestatu zituzten aranztarrek. Horietako bat egiten topatu genuen Aitziber Almandoz. Bere arraultze-dozenako tortilarrekin ez zuen lehiaketa irabazteko helbururik, bere tortilla ...[+] Sigue...
Etxalar. -- Abuztuaren 14an, ortzegun arratsean hasi ziren Etxalarko Andre Mari bestak. Aitzinetik, agerraldi ixila egin zen, “Euskal presoak Euskal Herrirat” lemapean. Segidan, herriko, Nafarroako eta Euskal Herriko ikurrak zintzilikatu zituzten Herriko Etxeko balkoian eta segidan txupinazoaren txanda izan zen. Aurtengoan, Iñigo Lasaga eta Jabier Galarregi herri kirolariek izan zuten lehen suzizia piztek...[+] Sigue...
Goizueta. -- Goizuetako Megalitoen Ibilbidean inauguratu zuten asteazkenean, abuztuaren 13an. 52.700 euroko inbertsioa egin da ibilbidea hau txukuntzeko eta Leader + programaren proiektua da. Europako dirulaguntzak bideratzen dituen erakunde honek 6.324 euro jarri ditu, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak, 30.566 euro eta gainerakoa Goizuetako Udalak. Abuztuaren 13an Errekalkon egin zen in...[+] Sigue...
Eskualdea. -- Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan ere zenbait egunez moztuko da N-121A errepidea, zabaltze eta egokitze lanen barrenean leherketak egin behar direlako. Endarlatsa inguruan, Nafarroako aldean, errepidea erabat moztuko da asteartean, abuztuaren 19an, bi orduz, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, 67 eta 67,200 kilometroe...[+] Sigue...
Bera. -- Larunbatean zortzi, abuztuaren 2an hasiko dira Berako San Esteban bestak, Herriko Etxetik botako den txupinazoarekin. Dena den, bestak girotzen hasteko, asteburu honetan ere zenbait ekitaldi izanen dira. Larunbatean, uztailaren 26an, 4x4 auto trial ikuskizuna izanen da Postas inguruan, azken urteetako ohiturari eutsiz. Arratsaldeko 16:30ean hasiko da Basati taldeak antolatutako ikuskizuna. Arrat...[+] Sigue...
Sunbilla. -- Beñat Txoperena, Caja Rural taldeko igantziarrak, jubenil mailako txirrindulariei zuzendutako XII. Sunbillako Udala saria irabazi zuen asteartean, abuztuaren 12an. Goizeko 10etan 70 txirrindulari abiatu ziren, 67 kilometroko ibilbidea osatzeko. Erran bezala, guzien artean Beñat Txoperena igantziarra nagusitu zen. Caja Rural taldeko txirrindulariak ordubete, 41 minutu eta 47 segundu behar izan zi...[+] Sigue...
Eskualdea. -- Fernando Etxegarai beratarra gizonezkoetan eta Maika Ariztegi iturendarra emakumezkoetan dira Euskal Herriko koxkor biltze txapeldun berriak. Abuztuaren 15ean jokatu ziren finalak Baliarrainen, Gipuzkoan. Maikarentzat zazpigarren txapela da eta Fernandorentzat bosgarrena. Bi finaletan 50 koxkor bildu behar zituzten kirolariek. Emakumezkoetan, lau kirolari aritu ziren lanean Maika Ariztegirekin ...[+] Sigue...